top of page

Preparatu Zaitez! Kanal frantsesen aldaketa dator

frantzian 5G zerbitzua martxan jarriko dutelako:

2016ko apirilaren 5ean Frantziako metropolian zehar, definizio altuko LTDra egindako trantsizioak, orain LTDko kanal guztiak frekuentzi gutxiagotan transmititzea ahalbidetzen du. Aldaketa honetan libre geratutako frekuentziak telefonia mugikor sektorearen jabe izatera pasatuko dira, 4G (eta 5G etorkizunean) zerbitzuak zabaltzeko, ondorioz, mugikor bidezko datu transferentzi maila gutxi gorabehera % 60 inguru haziko da, Frantzian. Frakuentzi birbanaketa honek lurralde ezberdinetan konektibitatea hobetzeko aukera ematen du.

 

Operazio tekniko asko behar dira transferentzia hau bermatzeko (LTDaren frekuentzien aldaketak). 13 fase daude aurreikusita, eta horietako bakoitzak Frantziako metropolirako beste atal bat aipatzen du. Lehenengo fasea (fase 0), Ile-de-France, 2016ko apirilean gertatu zen, definizio altuko LTDrako trantsizioarekin batera.

 

Beste 12 faseak 2017ko urritik 2019ko ekainera arte izango dira.

 

Batez ere, guri eragiten digun fasea 2018ko urtarrilaren 23an egingo den fasea da, ondorioz antenetan beharrezko aldaketak egin beharko dira.

bottom of page